SUMMER OF LABS EUSKADI 2012 > KABIA

Abuztuaren 10 eta 11an Kabia - Espazio Kreaktiboa >Errenteria-Orereta elkartuko gara teknologiak eskaintzen dituen sormen aukerak eta erabilera sozialak maite ditugun lagun talde bat. Topaketa honen helburua bikoitza da, alde batetik, inguruko agente eta kolektiboak garatzen ari diren proiektu eta ekimenak aurkeztea. Bestetik, interesa duen ororentzat zabalik egongo diren tailerrak egitea; kultura askea, irekia eta elkarlanean oinarritua zabaltzea ardatz hartuta.

Ostirala, abuztuak 10, Tabakalerako laboratorioen proiektu egoiliarrak aurkeztuko dira. Horien artean: tripulatu gabeko hegazkinak, laser izpien bitartez gauzak ebakitzen dituzten gailuak, kutsadura detektatzeko gailuak, datuak eta pertsona sareak ikusgarri egiteko tresnak ... Proiektu horiek guztiak dokumentatzen ari gara ondoren nahi duenak errepikatzeko aukera izan dezan. Garapen prozesuak ere irekiak dira.

Larunbata, abuztuak 11, haur eta helduei zuzendutako tailerren eguna izango da. Kartulinak eta hautsitako jostailuen motor txikiak hartu eta robotak eraikiko ditugu, aurpegiak eskaneatuko ditugu eta 3D inprimagailu batean inprimatuko ditugu eta zaharkitutako edo erabligarriak ez diren etxetresnak eta gailu elektronikoei erabilera berriak ematen ikasiko dugu. Tailer horietan parte hartzeko ez da ezagutza berezirik behar, kuriositatea eta ikasten dugun bitartean ongi pasatzeko gogoa besterik ez. Eguerdian elkarrekin Kabian bertan piknika egitea da gure asmoa. Arratsalde amaieran Arduinoren inguruko dokumentala proiektatuko dugu. Arduino hardwareak mota askotako gailu elektronikoak gure eskuekin sortzeko aukera eskaintzen duen teknologia librea da. Dokumentala euskaraz ikusteko aukera izango dugu elkarlanean lan egitea ahalbidetzen duten tresnei esker. Online ikusteko aukera ere izango da azpitituluak Universal Subtitles plataforman ipiniko baitira.

 Abuztuaren 15etik 18ra Summeroflabs Euskadik Bilboko ZAWPen izango du jarraipena. Lau eguneko tailer trinkoa egingo dugu Kabian abiatutako zenbait gairen inguruko hausnarketa sakontzeko.

 

Izenemate: hemen (Kabian ez da egongo akanpada egiteko tokirik!)

Harremanetarako: info@summeroflabs.eu

 

PROGRAMA KABIAN:

OSTIRALA, ABUZTUAK 10
Kode askea duten proiektuen aurkezpena. Hardware eta software librea.

16:00 Kabiara ongietorria. Summeroflabs programaren aurkezpena eta Tabakalerako laboratorien proiektu egoiliarren aurkezpena.

16:30 “Pasaiako badiaren kutsadura neurtzeko sarea” Kabiako teknologia taldeak garatua
Pasaiako airearen kutsadurak eragin ditzakeen osasun arazoak aztertu nahi dira. Erakusle batzuk definitu ditugu lan hau egiteko, eta neurketa hauek izango dira Interneten atzigarri egongo direnak. Hiru sentsore-multzo jarriko ditugu badiako hiru Pasaietan.

17:00 “Datuak bistaratzeko tresna” Karlos Liberal (a.k.a. Patxangas)-ek garatua
Datuak eta pertsonek osatutako sareak bistaratzeko tresna. Summeroflabs Euskadi proiektuarentzat bertan esku hartzen ari diren pertsona eta ekimenak ikusgarri egiteko tresna garatu dugu. Beste edozein erakunde edo gertakaritan erabilgarri izan daitekeela uste dugu. Fluidinfo eta 3d.js liburutegiak dauzka oinarrian.

Visualización summeroflabs

18:30 Atsedenaldia. Pintxo-potea

19:00 “Laser ebakitzaile bat eraiki” Iker Etxaniz eta Hack&Fab -ek garatua
Laser ebakitzaile bat eraikiko dugu. DIY.

Cortadora laser diy

20:00 “Ardukoptero bat eraiki” Gorka Zabaleta eta Unai Gorrotxategi-k garatua
Ardukopteroa aparailu hegalari autonomoa da, urruneko kontroldun aparailu baten gaitasunetik haratago doana. GPS bidez ibilbideak jarrai ditzake, bakarrik bueltatu abiapuntura, bideoak grabatu edo argazkiak atera, eta guzti hau hardware librea erabiliz. Erabilgarritasunak askotarikoak dira: Airetik ekitaldiak grabatzea, irisgarritasun zaileko tokietan argazkiak ateratzea etb. Ardukoptero bat eta frogak egiteko droneak izango ditugu.

Arducopter by kevinv033by kevinv033

21:00 Poteoa. Droneak hegan ; )

21:20 “Dress-mapping, irudiak soinekoan” instalazioa Beruta eta Elurmaluta-k garatua.

22:00 Jardunaldiaren amaiera.

 

LARUNBATA, ABUZTUAK 11
Egunpasa Kabian! Ekarri zure jostailuak, traste hondatuak eta piknika
Haur eta helduentzako tailerrak eta jolasak

11:00 Tailerra: “Eraiki zure robota”  Robocicla-k antolatua
Sei eta hamaika urte bitarteko haurrei zuzendua. Guraso edo zaintzaile batek lagunduta.
Robotak eta animatutako beste zenbait gauza eraikiko ditugu kable mordoa bat, teklatuak eta xaguak oinarri hartuta. Robotak egiteko zerk balio duen ikasiko dugu eta hondatuta dagoenetik zerk izan ditzakeen erabilera berriak. Tailer hau haur/gazte/aita/ama/anaia/arreba eta helduei zuzenduta dago. Parte hartuz gauzak egiten ikasteko gogoa izatea da beharrezkoa. Elkarrekin ongi pasatu eta ikasteko aukera.
http://www.youtube.com/watch/?feature=payer_embedded&v=0Lwx2c9vve0

13:30 Pintxo-potea eta piknika robotekin
Janaria ekarri, partekatu eta elkarrekin bazkalduko dugu Kabian bertan!

16:00 Bi tailer aldi berean: Sortu zure Avatarra + Gailu elektronikoak birziklatzeko tailerra

Sortu zure AvatarraArquimaña-k eskainia. (Haur eta helduei zuzendua).

Kinect kamara (kontsola aski ezagun batean osagarria) erabiliko dugu gure aurpegiak 3Dn eskaneatzeko. Ondoren inprimatu egingo ditugu RepRap Mendel 3D inprimagailuan. Fabrikazio digitalak eta hardware libreak eskaintzen dituen aukeren magia bertatik bertara ezagutuko dugu.

Construye tu avatar

Gailu elektronikoak birziklatzeko tailerra. Kabiako teknologia taldeak antolatua.

Gailu elektronikoei erabilera berriak ematen ikasteko tailerra. Etxetik edo Garbigunetik ekar litezke trasteak. Konpondu edo berrerabili egingo ditugu.

19:00 Pintxo-potea eta trasteekin jolasak

20:00 Arduino dokumentalaren proiekzioa (20 minutu)
Arduino hardwareak mota askotako gailu elektronikoak gure eskuekin sortzeko aukera eskaintzen duen teknologia librea da. Elektronikarekin harremana daukaten proiektu merkeak garatu eta dokumentatzeko beharretik sortutako tresna da. Hezkuntzan eta ikerketa eremuan erabiltzen da gehien. Bere sorreratik elektronika ikasteko modua eta proiektu amateurren esparruan iraultza ekarri du eta erreferentzia bilakatu da elektronikaren erabilera berritzaileak jorratzen dituztenentzat.

21:00 Emanaldia. (Oraindik ixteko dago).

22:30 Jardunaldiaren amaiera. Hurrengo astean denok Zawp-Bilbora!